XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ama Birjina bat da

Eskual-Herriko herri eder batean, Bulogneko Ama Birjina errezebitzen zuten.

Jendea, dena han, othoitzean eta kantuz.

Gobernioko enpleatu izan bat etchetik beha.

Harritua eta ez bakean: ez da sinhesteduna eta doigno bat kontrakoa.

Ez du konprenitzen moimendu hori.

Gora gora adiarazten solas hau: - Bainan, jende hau ari da paganotzen....

Lehen, Ama Birjina bat zen.

Orai ez dakit zonbat dituzten... Bulognekoa, Lurdekoa, La Saletekoa, Fatimakoa, eta nik dakita zonbat oraino....

Bai, lehengo paganoen egunak jin zauzkigu....

Ez jauna, ez, zaude gostuan (ahal baduzu) ez gira paganotzen ari.

Ama Birjina bat dugu ohoratzen.

Bat, bakar bat, eta ez biga, hiru, lau.

Ohoratzen dugun Ama Birjina, Jesu-Krichto gure Jaunaren Ama, bekaturik gabe konzebitua, San Josepen Espos laguna, eta girichtino guzien Ama.

Nola Ama familiako bat haurrek ohoratzen beitute izan dadin igandetako soinekoekin edo merkatukoekin, edo lanekoekin, hala hala guk Ama Birjina.

Bulognekoak, Jesus Haurra besoetan du.